Beidazar kaletik San Martin auzora sartzeko errepidea, zabalik

Aitziber Arzallus 2025eko abenduaren 19a

Beidazar kaletik San Martin auzora joateko bidea, zabalik. (Azkoitiko Udala)

Obrak direla eta, azken asteetan itxita egon da San Martin auzora Bedeizar aldetik sartzeko bidea, baina zabaldu dute dagoeneko. 

Beidazar kaletik San Martin auzora sartzeko errepidea zabaldu dutela jakinarazi du udalak. Azken asteetan, obrak tarteko direla, itxita izan da San Martin auzorako sarbide hori, baina ireki dute dagoeneko. Gainerakoan, momentuz behintzat, beste aldaketarik ez du jakinarazi udalak; esan du ibilgailuen zirkulazioa dagoen bezala mantenduko dutela.

San Martin auzoaren goialdean Izar Jai urbanizazioa eraikitzen ari da Grupo Eibar enpresa sustatzailea, eta Azkoitiko Udalarekin sinatu zuten Hiritartze Proiektuaren barruan, auzoan hainbat urbanizazio lan egiteko konpromisoa hartu zuen enpresak. Auzoko hainbat kaletan eta hainbat eratako lanak gauzatuko ditu enpresa horrek, eta urbanizazioa eraikitzerako bukatu beharko ditu auzoko urbanizazio lanak ere. Udalak datorren urteko Aste Santurako aurreikusten du obren amaiera. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide