Gabonetako jaiegunek eragina izango dute Elkargunean

Andoni Elduaien

Elkarguneko harrera. (Udala)

Jaiegunen bezperako egunetan ordutegi murriztua izango du kiroldegiak. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean nahiz 6an, berriz, eraikinak ez ditu ateak zabalduko.

Gabonetako jaiegunak tarteko, ordutegi murriztuarekin zabalduko dute Elkargunea datozen hainbat egunetan, eta beste zenbaitetan, itxita egongo da. Abenduaren 24an eta 31n, bi asteazken horietan, 07:00etatik 14:00etara bitartean irekiko dute bakarrik; aldiz, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean zein urtarrilaren 6an, itxita izango da kiroldegia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide