Kanku karate eskolakoek Gabonetako jaialdia egingo dute bihar

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 17a

Karatekak Elkarguneko pista gainean. (Kanku karate eskola)

Elkargunean egingo du karate eskolak ikasturteko erdiko jaialdia. 18:30ean hasiko da eskolako partaideen ikuskizuna.

Azkoitiko Kanku karate eskolak Gabonetako jaialdia eskainiko du bihar, osteguna, Elkargunean. 18:30ean hasita, ikasturte erdiko ikuskizuna aurkeztuko dute eskolako kideek Elkarguneko kantxa nagusian. Hori hala, azken hilabeteetan ikasitako trikimailuak eta giltzak erakutsiko dituzte jendaurrean.

Kankukoek azaldu dute kirol ukitiko saio "dibertigarria" izango dela. "Talde eta maila desberdinetako karatekek beraiek prestatutako abileziak erakutsiko dituzte. Haurrek eta helduek karate tekniken hainbat alderdi erakutsiko dituzte, hala nola koordinazioa, psikomotrizitatea, trebezia eta autodefentsa. Gure eskolan landu daitezkeen askotariko gaien ate irekien saioa izango da biharkoa", azaldu dute. 

Halaber, eskolako arduradunek eskerrak eman dizkiete Kankuko kide diren guztiei. "Eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan jarritako konfiantzagatik. Opor hauetaz gozatzeko duzuen nahiagatik, onena opa dizuegu guztioi datorren urterako", esan dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide