Isilune Zirkuluak urteko azken elkarretaratzea egingo du bihar, osteguna. Hileko hirugarren ostegunero bezala, bihar ere plazan egingo dute kontzentrazioa, 20:00etan hasita.
Hilero gizarte mailako aldarri ezberdin bat eraman ohi du taldeak herriko plazara. Hain justu, Azkoitiko Parrokiari egokitu zaio biharko deialdia egitea, eta haiek munduko bazter guztietako herritarrei "harrera eta abegi ona" erakustea izango dituzte xede. "Noizko, bada, Gabon zoriontsuak mundu osoan", azaldu dute parrokiako ordezkariek.