Osakidetzako Gipuzkoako hainbat langilek osatzen duten Kantakidetza abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Wolfgang Amadeus Mozart koroatze mezarekin hasi zuten abeslariek emanaldia, eta saioari Gabon giroa eman nahian, gero honako abesti hauek eskaini zituzten: Lux beata trinitas (Ola Gjeilo), Gesu bambino (Pietro A. Yon), O holy night (Adolphe Adams), Adeste Fideles (David Willckocks) eta Hator, hator mutil (Jesus Guridi).