Oskoz-Iturriaga eta Mendiburu-Barrokal, Ados Pilotaren lau eta erdikoaren finalerdietan

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 13a

Joan den astean Gurean jokatutako partida bateko irudia. (Maddi Txintxurreta)

Bihar arratsaldean jokatuko dituzte lau pilotari horiek Ados Pilotaren aurreneko lau eta erdiko txapelketaren finalerdiak. Hilaren 20ko final handira sailkatzea izango dute helburu lau pilotariek. 

Ados Pilota Azkoitian ari da jokatzen bere aurreneko lau eta erdiko txapelketaren azken fasea. Joan den asteburuan jokatu zituzten final laurdenetako partidak Gurea pilotalekuan, eta orduan aurrera egin zuten lau pilotariek jokatuko dituzte bihar, igandea, txapelketako finalerdiak: Leyre Oskoz, Iera Iturriaga, Ane Mendiburu eta Maddi Barrokal.

17:00etan hasita, nor baino nor gehiago arituko dira lau pilotari horiek; Oskoz eta Iturriaga pilotarien artekoa izango da eguneko lehen dema, eta Mendibururen eta Barrokalen artekoa, bigarren. Lau protagonistek abenduaren 20an, larunbatez, Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko duten final handirako sailkatzea izango dute helburu. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide