"Euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazteko eta euskaltzaleen indar erakustaldia egiteko", Pizkundea jaialdia antolatu du euskalgintzak abenduaren 27rako Bilbon. Azkoitian, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Erniarraitz bertsozale elkarteak eta AEK euskaltegiak bat egin dute egitasmoarekin.
Bihar, ostirala, agerraldia egingo dute plazan aipatu hiru eragileek deituta, 17:30ean, Pizkundearekin bat egiteko arrazoiak eta gonbita uztartuz. Eta, hitzordu horren bezperan, herriko beste 43 eragilek ere Pizkundearekin bat egin dutela jakinarazi dute Maxixatzenek, Erniarraitzek eta AEK-k. Hau da, hain zuzen ere, eragileen zerrenda: Azkoitia Guka, Azkoitiko Babes Sarea, Tata danborrada elkartea, Ados Pilota, Irakurle Taldea, Isilune Zirkulua, Pantailak Euskaraz, Bulego musika taldea, Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartea, Bigoterik Gabea antzerki taldea, Azkoitia Bai, Anaitasuna futbol taldea, Indarlan guraso elkartea, Azkoitiko EH Bildu, Xeye atletismo taldea, Txerloia tenis kluba, Zubiaurre igeri elkartea, Azkoitiko EAJ, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Herrixen merkatari elkartea, Holz und Blech kultur elkartea, Azkoitri triatloi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Indarlan guraso elkartea, Azkoitiko EH Bildu, Xeye atletismo taldea, Txerloia tenis kluba, Zubiaurre igeri elkartea, Azkoitiko EAJ, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola, Iraurgi saskibaloi taldea, Herrixen merkatari elkartea, Holz Und Blech kultur elkartea, Azkoitri triatloi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Ro taldea, Floreaga Ikastetxea, Floreagako ikasleen guraso elkartea, Alai Batza aisialdi elkartea, Trini Fox musika taldea, Azkoitiko Gazte Asanblada, Azkoitia BHI eta Kanku kirol elkartea.
Horiek guztien ordezkariak zein Pizkundeari atxikimendua adierazi nahi dioten herritar norbanakoek hitzordua izango dute bihar arratsaldean Azkoitiko plazan.