Aizkibel liburutegiak antolatuta, itzal titereen laborategian egin zuten atzo atzo, asteazkena. LH 1 eta LH 3 mailen arteko hainbat ikasleek parte hartu zuten 18:15ean hasi zuten saioan. Irudimena, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera izan zuten partaideek. Nabarmendu zuten itzalek "geroz eta harrera handiagoa" dutela antzerkien eta ikuskizunen munduan, eta jadanik, "berezko balioa" ematen hasi dira haurren heziketan.
Hori hala, tailerrean trebatu zuten haurrek. Aurrena, eskulanetan murgildu ziren parte hartzaileak; material errazak eta erabilgarriak erabilita, itxura desberdinetako elementuak sortu zituzten haurrek. Irudiak sortu eta moztu ondoren, oihalaren atzean inprobisatzeko eta esperimentatzeko aukera izan zuten.