23 otarre zozkatuko ditu Herrixenek Gabonetako kanpainari lotuta

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 10a

Rural Kutxaren egoitzako erakusleihoan daude saskiak ikusgai. (Andoni Elduaien)

Herrixen merkatari elkartearen barruko saltokietan erosketak abenduaren 18ra bitartean egiten dituzten herritarrak 23 saskiren zozketan sartuko dituzte. Otarreak hilaren 20an banatuko dituzte Portaleburu aretoan.

Herrixen merkatari elkarteak martxan du Gabonetako kanpaina. Abenduaren 18ra bitartean Herrixenen dendetan Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituzten herritarrak askotariko produktuekin osatutako 23 saskiren zozketan sartuko dira.

Herrixenek abenduaren 20an, larunbatez, Portaleburu erakusketa aretoan banatuko dizkie saskiak irabazleei. Egun horretan egingo diete udalak eta merkatari elkarteak merkatari txikiei aurtengo urteko aitortza ekitaldia, 13:30ean hasita. Zozkatuko dituzten saskiak Rural Kutxak Plazaberrian duen egoitzako erakusleihoan daude ikusgai.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide