Gurutze Gorriak bilera irekia egingo du etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien

Gurutze Gorriko anbulantzia bat, herriko kirol proba batean. (Gurutze Gorria)

19:00etan hasita egingo dute bilera Elkarguneko Oteiza aretoan. Aurtengo urtearen balantzea eta datorren urterako erronkak nahiz proposamenak aztertuko dituzte batzarrean.

Urola Erdiaren ardura duen Azkoitiko Gurutze Gorriak bilera irekia egingo du etzi, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan (19:00). Aurtengo urtearen balantzea egiteaz gain, erakundearen egungo egoeraren berri emango dute batzarrean.

Batetik, urtean zehar egindako jarduerak berrikusiko dituzte, eta bestetik, datorren urtera begira Gurutze Gorriak dituen erronkak nahiz proposamenak aztertuko dituzte. Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako boluntarioei, bazkideei eta herritarrei zuzenduta egingo dute bilera. 

 
 
 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide