Azkoitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, udaletxeko bilkura areto nagusian (18:00). Udalak urriko udalbatzarrean behin behinekoz onartu zituen datorren urteko udal zergak eta tasak; oro har, %2,5 igotzea adostu zuten orduan. Bederatzi ataletatik zortzi aho batez onartu zituzten, baina higiezinena ez: oposizioko taldeen aldeko eta udal gobernuaren kontrako botoekin, etxebizitza hutsen gaineko errekargua %150era igotzea onartu zuten.
Dena den, udalak jakinarazi du entitate batek ordenantza fiskalen gaineko "errekurtso masibo bat" jarri duela udaletxe guztietan, eta horren eraginez, Azkoitiko Udalak berriro eraman beharko duela ordenantza fiskalen kontua udalbatzarrera. Hori hala, puntu guztiak banan-banan bozkatu beharko dituzte bihar berriro.
Hona hemen biharko ezohiko udalbatzarreko gai ordena:
- 2026rako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.
- 2026rako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.