Ados Pilota elkarteak lehenengoz antolatu duen lau eta erdiko txapelketaren bigarren faseko estreinako partidak jokatu dituzte gaur, ostirala, Gurea pilotalekuan. Iturriaga, Oskoz, Mendiburu eta Barrokal izan dira gaurko partidetako irabazleak, beraz, datorren asteburuan Azkoitiko pilotalekura itzuliko dira, finalerdiak jokatzera.
Zortzi pilotarik hasi zuten lau eta erdiko txapelketa, eta Olaberrian (Gipuzkoa) jokatu zuten multzokako lehenengo fasetik seik lortu zuten gaur Azkoitian hasi duten bigarren fasera sailkatzea; zehazki, Iturriagak, Agirrek, Mendiburuk, Larramendik, Oskozek, Mujikak, Barrokalek eta Aranburuk. Pilotari horiei Mendiburu eta Oskoz batu zatzaizkie, azken bi horiek baitira Ados Pilotaren aurtengo San Fermin Torneoko lau eta erdiko bi finalistak.
Horrenbestez, gaurko irabazleak txapelketako finalerdiak jokatzera itzuliko dira Gurea pilotalekura datorren igandean, abenduak 14. Jardunaldi horretan, Iturriaga eta Oskoz elkarren kontra arituko dira, eta Mendiburuk Barrokal izango du aurrez aurre. Finalerdietako garaileek, halaber, abenduaren 20an jokatuko dute Azkoitian final nagusia.