Piztu dituzte Gabonetako argiak

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 5a

Plazaberrin Gabonetako argiak piztuta gaur. (Ane Olaizola)

Gabonak iragarriz, kaleak argiztatuko ditu udalak. Pizten aurrenekoak herrigunekoak izan dira.

Gabonetako jaiegunetarako herria girotzeko gaurtik kaleetan argiak pizten hasi da Azkoitiko Udalak. Denak ez daude argindar linea bakarrera konektatuta eta egunez egun joango dira kaleak argiztatzen. Gaurkoan, esaterako, herriguneko argiak piztu dituzte.

Udalak adierazi duenez, datorren ostiralerako herrian barrena jarritako argi guztiak piztuta izatea espero dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide