Herriz herri eta doan banatzen ari da aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia urte berriko bere egutegia. Aurten ere lehiaketa bidez aukeratu dituzte foru erakundearen egutegirako irudiak; Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi zuen lehiaketa hori, artzaintzari eskainitako argazki batekin, eta irudi horixe da egutegiaren azalean ikus daitekeena. Azkoitiko irudirik ez dute jaso datorren urteko egutegi horretan.
Banaketari dagokionez, Azkoitian datorren astelehenean, hilaren 15ean, izango dute herritarrek beren alea doan jasotzeko aukera. Plazan jarriko dute banaketa postua, 18:00etatik 19:00etara.