Herriko plaza bete ikasle hasi dituzte gaur goizean Azkoitian Euskararen Eguneko ekintzak. Guztiek euskararen alde dantzatu, kantatu eta oihukatu dute. Bingo musikatuan jolasteko aukera ere izan dute Elkargunean bildu diren gazteek eguerdi partean.
Arratsaldean, berriz, Berdinki zirku garaikide elkartearen Mikra ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute Berdura Plazan bildu direnek. Adin guztietako herritarrak bildu dira zirku ikuskizuna ikusteko.
(Argazkiak: Ane Olaizola)