Jaiegunak dira biharkoa eta astelehenekoa, eta hori hala, ordutegi murriztua izango du Elkarguneak bi egun horietan. Hain zuzen, soilik 09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dute kiroldegia hilaren 6an eta 8an; arratsaldez, berriz, itxita izango da Elkargunea.
Gabonetako zenbait egunetan ere ordutegi murriztuarekin zabalduko dute Elkargunea, eta beste zenbaitetan, itxita egongo da. Abenduaren 24an eta 31n, bi asteazken horietan, 07:00etatik 14:00etara bitartean irekiko dute bakarrik; aldiz, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean zein urtarrilaren 6an, itxita izango da kiroldegia.