Bi autoren arteko istripua izan da Loiola parean

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 3a

Loiola parean izan da istripua. (Argazkia: utzitakoa)

09:30 inguruan izan dute istripua bi autok, baina ez da inor zauritu. Errepidea garbitu eta autoak erretiratu ondoren, zabalik da errepidea.

Bi autok istripua izan dute gaur, 09:30 inguruan, Azkoitia eta Azpeitia arteko GI-631 errepidean, Loiola parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, nahiz eta larrialdi zerbitzuak, hala nola suhiltzaileak eta Ertzaintza, istripuaren gunera bertaratu diren. 

Ezbeharraren eraginez, errei bat itxi behar izan dute, eta Ertzaintzak txandaka eman behar izan die pasoa ibilgailuei. Ordea, errepidea garbitu eta autoak erretiratu ondoren, dagoeneko normaltasuna da nagusi istripua izan den gunean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide