'Los nombres propios' liburuaz hitz egingo dute Itaiaren Irakurle Taldearen hurrengo saioan

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 2a

Itaiakoek azaroan egindako saioko irudi bat. (Urola Erdiko Itaia)

Abenduaren 20an egingo dute saioa, Kultur Etxeko aretoan. 11:00etan hasita, Marta Jimenez Serrano idazlearen lana izango dute hizpide.

Itaiaren Irakurle Taldeak abenduaren 20an, larunbatez, egingo du hil honetako saioa. Kultur Etxeko areto nagusian elkartuko dira antolakunde sozialistako kideak, Marta Jimenez Serrano idazlearen Los nombres propios liburuaz hitz egiteko. 11:00etarako jarri dute hitzordua. 

Saioari edo irakurle taldeari buruzko informazio gehiago nahi duenak, itaiaurolaerdia@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du. Itaiak azaldu du bitartekoak behar dituenak ere helbide horretara bertara idatzi beharko duela. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide