Baserritarren Bilgunea sindikatua azaroaren 1ean aurkeztu zuten Donostian, baserria bizibide duten 50 inguru baserritar, artzain, abeltzain eta nekazarik. Gaur egungo eredu sindikalarekin ados ez daudela, eta eredu agroekologikoan lan egiten duten baserritarrak babesteko sortutako proiektua dela azaldu zuten ordukoan. Donostiako aurkezpenaren ondoren, Baserritar Bilgunea bailaraz bailara aurkezten ari dira, eta Urola bailarako aurkezpena bihar, abenduaren 3an, egingo dute, 17:00etan Azpeitiko Azoka Plazako aretoan.
Azaroaren 24an Zarautzen aurkeztu zuten Baserritar Bilgunea, eta orduan sindikatu horretako kideekin egon zen Guka.