Ainhoa Arrietak irabazi du Zubiaurre igeriketa klubaren San Andres eguneko zozketa

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 2a

LarraƱaga, ezkerrean, eta Arrieta, eskuinean. (Zubiaurre)

Zubiaurre igeriketa klubak urtero San Andres egunean antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Ainhoa Arrietak zuen San Andres eguneko ONCEko zozketan saritua izan zen zenbakia, 75.874 zenbakia, hain zuzen.

Ainhoa Arrietak jaso du Zubiaurre igeriketa klubaren 2025. urteko San Andres eguneko sari handia. 75.874 zenbakia suertatu zen azaroaren 30eko ONCEko zenbaki irabazlea, eta hura Arrietak zuen. Irabazleak 2.500 euroko erosketa bonua jasoko du Azkoitiko Herrixen merkatari elkartearen barruko saltokietan erabiltzeko. Arritxu Larrañaga klubeko ordezkarien eskutik jaso zuen saria Arrietak.

Zubiaurre klubak adierazi du zozketaren helburua "herriko dendariei laguntzea" dela. "Zubiaurre igeriketa klubak herriko familiengandik eta bidelagunengandik jasotako laguntza eskertu nahi du, eta, aldi berean, bere ekarpena egin nahi die Herrixeneko dendariei eta ostalariei. Leloa argia da: 'herriak emandakoa, herriari bueltan eman'", azaldu dute igeriketa klubeko ordezkariek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide