San Andres egunaren biharamunean ere, jaien azken hondarrez gozatzen jarraitzeko aukera izan dute gaur barraketara joan diren haur eta gazteek. Izan ere, Umeen Eguna izan dute gaur han, eta erabiltzaileek ohi baino merkeago eskuratu dituzte txartelak. Barraken irekiera egunean ez bezala, eguraldiak lagunduta igaro dute tiobiboek azken eguna, eta dozenaka lagun elkartu dira, esaterako, arratsalde partean.