Born To Dance dantza eskolak 'Winter Stars' ikuskizuna eskainiko du hilaren 13an

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 1a

Dantza eskolako hainbat lagun, Baztartxoko agertokian. (Guka)

Winter Stars izeneko ikuskizuna eskainiko dute eskolan aritzen diren ikasle gazteek eta helduek. Sarrerak salgai daude dagoeneko; 7 euroan salduko dituzte aste honetan, eta 9 euroan, datorren astean. 

Born To Dance dantza eskolakoek urte amaierako jaialdia eskainiko dute abenduaren 13an, larunbatez, Baztartxo antzokian (18:30). Winter Stars izeneko ikuskizuna eskainiko dute eskolan aritzen diren ikasle gazteek eta helduek. Eskolak berak aurreratu duenez, "Gabon giroaz, talentuz eta magiaz betetako dantza jaialdia" izango da.

Dantza eskolak Entradium atarian ditu sarrerak saltzen. Gaurtik datorren igandera bitartean, sarrerek 7 euro balioko dute, baina datorren astetik hilaren 13ra, 9 euro; hain justu, emanaldiaren egunean 14:00etan itxiko dute sarreren salmenta. Ikuskizunarekin gozatu nahi dutenek sarrera aldez aurretik erosi beharko dute; izan ere, Baztartxoko leihatilan ez dute sarrerarik salduko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide