Jokin Aizpuru eta Iker Epelde txapeldun, Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketan

Andoni Elduaien

Epelde, ezkerrean, eta Aizpurua, eskuinean. (Oteiza)

25-14 irabazi zuen Oteiza elkarteko bikoteak. Astigarragako (Gipuzkoa) Mundarro elkarteko bikote baten aurka aritu ziren azkoitiarrak.

Oteiza pilota elkarteko Jokin Aizpuru eta Iker Epelde gomazko palistek txapela jantzi zuten atzo, zapatua, Zestoan. Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketako finala jokatu zuten han palista azkoitiarrek, eta Astigarragako (Gipuzkoa) Mundarro elkarteko Ganix Urdangarin eta Axier Luluaga izan zituzten arerio. 25-14 irabazi zuen Oteiza elkarteko bikoteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide