Nere Zubizarretak irabazi du Iraurgi abesbatzaren zozketa

Andoni Elduaien

Ezkerretik eskuinera, Goenaga, Zubizarreta eta Izagirre.

28.837 zenbaki irabazlea Zubizarretak zuen, eta hark abesbatzako kideen eskutik atzo jaso zuen 1.500 euroko saria. 

Nere Zubizarretak irabazi du Iraurgi abesbatzaren aurtengo zozketa. Abesbatzak joan den asteburuan egin zuen 2025. urteko zozketa, eta 28.837 zenbakia suertatu zen irabazlea. Hain justu, Zubizarretak zuen zenbaki hori, eta ondorioz, hark irabazi du abesbatzaren aurtengo sari potoloa.

Irabazleak 1.500 euro eskuratu ditu. Zubizarretak atzo jaso zuen saria Kontzejupean Itziar Izagirre abesbatzako lehendakariaren eta Iñaki Goenaga lehendakariordearen eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide