Negu garaian mendian segurtasunez ibiltzeko ikastaroa prestatu du Anaitasuna mendi bazkunak datozen egunetarako. Bi saio eskainiko dituzte guztira, eta askotariko jarraibideak emango dituzte han.
Aurreneko saioa etzi, asteazkenean, izango da, eta honako kontu hauek jorratuko dituzte han: arriskuaren ebaluazioa, elurraren egoera, eguraldiaren aurreikuspena, ibilbidearen prestaketa eta istripu ostean jarraitu beharreko pausoak.
Bigarren saioa, berriz, hilaren 10ean egingo dute, gai ordena honekin: elur motak, elur jausien aurreikuspena, elurra eta inguruaren balorazioa, elur jausien aurrean jarraitu beharreko pausoak eta praktikak ARVA ekipamenduarekin.
Bi saioak Elkargunean izango dira, 17:00etatik 21:00etara bitartean, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.