Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen Kontzejupeko Pilota Txapelketa iritsi da amaierara. Urriaren hasieran ekin zioten lehiari, eta igandean, San Andres egunez, jokatuko dituzte finalak, zortzi aste iraun duen txapelketari amaiera emanez. 16:00etan hasita jokatuko dituzte eskuz binakako zazpi partida.
Benjamin mailako finalekin ekingo diote igande arratsaldeko hitzorduari. Hain justu, benjamin mailako bi final, kimuen mailako beste bi, haurren mailako beste bi eta nagusien mailako bat ikusi ahal izango dituzte pilotazaleek San Andres egunez, arratsaldean.
Hona hemen finalak, mailarik maila:
- Benjaminen B maila:
- Oihan Zabala eta Oihan Lete - Libe Santos eta Urki Arana
- Benjaminen A maila:
- Aimar Azkune eta Beñat Moreno - Jon Arozena eta Ekain Segurola
- Kimuen B maila:
- Eritz Zabaleta eta Haize Aramendi - Martin Iraeta eta Eki Elorza
- Kimuen A maila:
- Lur Juaristi eta Beñat Andola - Enaitz Andola eta Julen Zinkunegi
- Haurren B maila:
- Aitzol Garate eta Igor Arrieta - Omar Krikeb eta Aimar Iturralde
- Haurren A maila:
- Denis Santos eta Joab Diaz - Oihan Mendizabal eta Xanet Arana
- Nagusien maila:
- Mikel Aranbarri eta Alejandro Juaristi - Julen Etxaniz eta Aitor Azkoitia