Bi autok istripua izan dute Azkarateko tunelean

Andoni Elduaien

15:15 inguruan izan da trafiko istripua. Bi pertsona zauritu dira, eta haiek hasiera batean gunean bertan artatu badituzte ere, Mendaroko ospitalera eraman dituzte gero.

Bi autok istripua izan dute gaur, asteazkena, Azkarate mendateko tunelaren parean. 15:15 aldean jazo da ezbeharra GI-2634 errepidean, Azkoititik Elgoibarrerako bidean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, gainera, bi pertsona zauritu dira, eta biak Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalera eraman dituzte, larrialdi zerbitzuak gunean bertan artatu eta gero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide