Bihar egingo dute presoen eskubideen aldeko azaroko elkarretaratzea

Andoni Elduaien

Urrian plazan egindako elkarretaratzeko irudia. (Sare Herritarra)

Ohi bezala, 19:30ean egingo dute bilkura herriko plazan. Deialdiarekin bat egiteko eskatu dute Sare Herritarreko kideek.

Azkoitiko Sare Herritarrak bihar, ostirala, egingo du euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko azaroko elkarretaratzea. Betiko moduan, 19:30ean elkartuko dira plazan, eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide