Azkoitiko Udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteazkena, 18:00etan hasita, eta datorren asteazkenean ospatuko den Euskararen Egunerako adierazpena onartuko du han. Izan ere, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk batera aurkeztu dute adierazpena.
Gainontzean, behin betiko onespenen zein aurrekontuaren inguruko informazioa emango du Udal Gobernuak bilkuran, eta galde-erreguen tartearekin amaituko dute saioa.
Hona hemen biharko gai zerrenda:
- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
- EAJ, PSE-EE eta EH BILDU udal taldeek Euskararen Egunaren inguruan aurkeztutako adierazpena.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.