Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Euskara Mahaiak

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 25a

Durangoko Azoka egiten den Landako Gunea. (DA)

Abenduaren 7an, larunbatez, izango da euskal liburu eta disko azokara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua. Herritarrek abenduaren 2ra bitartean dute izena emateko aukera. 

Azkoitiko Euskara Mahaiak, udalaren laguntzarekin, Durangoko Azokarako autobusa antolatu du bigarren urtez. Abenduaren 6tik 8ra bitartean egingo dute euskal liburu eta disko azoka, eta mahaiak hilaren 7rako, larunbaterako, prestatu du zerbitzua. 

10:00etan abiatuko dira Durangora Julio Urkixo etorbideko 7 zenbakiko geralekutik, eta hara joaten direnek 17:30ean izango dute itzulerako ordua. Sei euroko kostua izango du joan-etorriak, eta autobusean bertan ordaindu beharko da. 

Zerbitzua erabili nahi dutenek abenduaren 2ra bitartean dute izena emateko aukera, galdetegi hau beteta. Bestalde, inork zalantzarik badu, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edo 675 85 77 11 telefono zenbakira mezua idatz dezake. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide