500 euroko balioa duen erosketa bonua zozkatuko du Herrixenek

Andoni Elduaien

500 euroko erosketa egin ahalko du irabazleak. (Freepik)

Gaurtik ostiralera bitartean Herrixen elkartearen barruko dendetan erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko dute 500 euroko erosketa bonua. Larunbat goizean erabili beharko du bonua irabazleak.

Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpaina abiatu du gaur, astelehena. Gaurtik ostiralkera bitartean elkarte barruko dendetan eta saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean 500 euroko erosketa bonua zozkatuko du Herrixenek. Erosleek paper bat bete beharko dute saltokian erosketa egiterakoan, eta hura kutxa batean sartu.

Elkarteak ostiral iluntzean egingo du zozketa, eta irabazleari orduan deituko diote; nolanahi ere, 500 euroak zapatuan gastatu beharko ditu hark. Gainera, elkarteak jakinarazi du gutxienez Herrixen elkarteko hiru saltokitan erabili beharko dituela irabazleak 500 euro, eta horretarako, 10:00etatik 13:00etara bitarteko epea izango duela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide