Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek egun bat lehenago ospatu dute Santa Zezilia eguna

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 21a

Bihar izango da musikarien eguna, baina Bizkargiko ikasleek gaur eskaini dute egun horren bueltako emanaldia, jendez leporaino bete den Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Askotariko doinuak eta dantzak eskaini dituzte ikasleek.

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek egun bat lehenago ospatu dute Santa Zezilia eguna. Izan ere, bihar, larunbata, da musikarien eguna. Elkarguneko Herriko Plaza aretoa jendez leporaino zela eskaini dute ikasleek erakustaldia; hainbat doinu eta dantza plazaratu dituzte horiek.

Gainera, emanaldia hasterako, Bizkargiko trikitilari eta pandero jotzaile hainbat musika eskolaren ondoko tunelean aritu dira giroa alaitzen. Gero, denak sartu dira Herriko Plaza aretora, eta han segitu du musikaren bueltako festak. Hain zuzen ere, askotariko instrumentuak jo dituzte ikasleek, baita askotariko dantzak eskaini ere, ordubeteren bueltan osatu duten hitzorduan.

Emanaldietako batzuk jaso ditu irudietan Gukak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide