Eguraldiak zapuztu du barraken irekiera

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 21a

Ume batzuk barraketan. (Usua Garin)

Herritar gutxi batzuk baino ez zeuden 18 aldean Trenbidearen Zumardian irekita zeuden barrakanetan. Iluntzearekin zabaldu dituzte guztiak, eta jende pixkat gehixeago elkartu da. Datozen hamar egunetan ere zabalik egongo dira barrakak.

Ate joka dira sanandresak eta jai horien bueltako ekitaldiak, eta gaur ireki dituzte ofizialki barrakak ere. Dena den, eguraldiak zapuztu du haien irekiera; izan ere, 18:00 inguruan, herritar bakan batzuk baino ez ziren Trenbidearen Zumardian irekita zeuden barraka eta bestelako postu gutxietan. Iluntzearekin zabaldu dituzte guztiak, eta aterruneak baliatu dituzte herritarrek tiobiboez gozatzeko.

Dena den, izango da oraindik ere horietan ibiltzeko aukera. Izan ere, gaurtik aurrera, hamar egunez izango dira barrakak irekita. Lehen egunetan bidaia bat 2,5 euro ordaindu beharko dute herritarrek, eta bost bidaiako bonua, hamar euro. Barraketako Umeen Eguna, berriz, abenduaren 1ean, astelehenez, egingo dute; egun horretan bidaien prezioa 1,5 eurokoa izango da.

Bestalde, barrakak irekita dauden egunetan, 18:00etatik 19:00etara artean ez dute eremu horretan musikarik jarriko; hau da, ordu isila izango da, "denek ahalik eta modurik erosoenean" goza dezaten tiobiboez. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonek lehentasuna izango dute, eta ez dute ilaran zain egon beharko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide