Frankismoak errepresaliatutako emakumeak izan ditu hizpide Zuloagak

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 21a

Elkarguneko Oteiza aretoan eskaini zuen hitzaldia Zuloagak. (Julene Frantzesena)

Aranzadiko historialari azkoitiarrak frankismoaren errepresioa jasan zuten emakumeez hitz egin zuen atzo arratsaldean Elkarguneko Oteiza aretoan. Herritar ugari elkartu zen hitzaldia bertatik bertara jarraitzera.

Ione Zuloaga Aranzadi zientzia elkarteko historialari eta kide azkoitiarrak frankismoaren errepresioa jasan zuten emakumeen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Elkarguneko Oteiza aretoan. Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurren egunean eskaini zuen hark hitzaldia, haren diktadurapean errepresaliatutako emakumeez aritzeko.

Zuloagak, besteak beste, errepresio sexuatua —ile soilketak, bortxaketak…—, kartzela, tortura, epaiketak edota errepresio ekonomikoa jasan zituzten emakumeak ikertu ditu, baita mitinlariak, milizianoak, eta estraperloan, langile mugimenduan, mugimendu feministan, ikastolen mugimenduan, kartzeletako sareetan eta bestelako gertakizun historikoetan parte hartu zuten emakumeak ere. Hori hala, bildutako informazioren berri eman zuen historialari azkoitiarrak atzo. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide