Odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 22a

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

Arratsaldez bakarrik egingo dituzte odol ateraldiak astelehenean, Elkargunean. Dagoeneko, herriko odol emaileen elkartea hasita dago astelehenerako hitzorduak ematen.

Astelehenean egingo dituzte azaroko bigarren odol ateraldiak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzako erizainek arratsaldez egingo dituzte ateraldiak hil honetako hitzorduan, 16:30etik 20:30era bitartean, hain zuzen.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Dena den, odola inoiz eman ez dutenek ere badute odola ematen hasteko aukera. Emaile izan nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Azaroaren 3an egin zituzten hil honetako aurreneko odol ateraldiak, eta orduan 91 odol poltsa bildu zituzten elkartekoek. Datorren asteleheneko hitzorduaren ondoren, hurrengo ateraldiak abenduaren 15ean egingo dituzte, eta egun horretan goizez nahiz arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era bitartean, alegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide