Bizkargi musika eta dantza eskolak Santa Zeziliaren omenezko urteroko emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 18:15ean hasiko da areto horretako kontzertua, baina, aurrez, eskolako hainbat trikitilari eta pandero jotzaile kalera aterako dira; haiek kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar, emanaldia sortu aurretik herrian musikaz betetako giroa sortuz.
Elkarguneko emanaldian dozenaka ikaslek parte hartuko dute. Horiek guztiek musikarekin, kantuekin eta dantzekin girotuko dute aretoan. Emanaldia irekia eta doakoa izango da, eta eskolak herritarrak gonbidatu ditu emanaldia bertatik bertara jarraitzera.
Hona hemen biharko emanaldiko egitaraua:
- Musikalean, musika tailerreko, soka taldeko eta bandako kideek girotuta.
- Kantu herrikoiak eskainiko dituzte abesbatzak, soka taldeak, bandak eta pianoak.
- Oñazez abestia, abesbatzakoen, soka taldekoen, bandaren eta piano jotzaileen eskutik.
- Ama begira zazu abestia, abesbatza, soka taldea, banda eta pianoa uztartuta.
- Bohemian Rhapsody abestia, soka taldekoen eta piano ikasleen eskutik.
- Brokel dantza, eskolako dantzarien eskutik.
- Txantxo dantza, eskolako dantzarien eskutik.
- Alpargata, eskolako dantzarien eskutik.
- Ehun da lau ilargi bete, trikitilarien, pandero jotzaileen eta ahots taldeen eskutik.
- Zinta dantza, eskolako dantzarien eskutik.
- Fandangoa, eskolako dantzarien eskutik.
- Arin-arina, eskolako dantzarien eskutik.