Lehen sorospeneko ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak abenduaren 20rako

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 4a

Lehen sorospen ikastaroa.

Doan izango da, eta ezbehar baten aurrean, anbulantzia edota osasun langileak iritsi aurretik hartu beharreko oinarrizko neurriak irakatsiko dituzte ikastaroan. Abenduaren 20an, larunbatean, 09:00etatik 14:00etara izango da saioa Azkoitiko Elkargunean.

Lehen sorospeneko laguntzaren garrantziaz gizartea sentsibilizatzeko ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak abenduaren 20rako, larunbaterako, Azkoitiko Elkargunean. 09:00etatik 14:00etara izango da ikastaroa, eta doan da parte hartzea. Gurutze Gorriak adierazi du, garrantzitsua dela herritarrek jakitea ezbehar baten aurrean nola jokatu behar duten, eta osasun langileak edota anbulantzia ezbeharraren tokira irritsi aurretik eman behar diren pausoak zeintzuk diren jakitea.

Haur beharreko lehen neurriak eta pausoak zeintzuk diren jakiteko honakoak irakatsiko dituzte larunbateko ikastaroan: BAS (babesa, abisua, sorotsi), OBBB (Oinarrizko bihotz biriken berpizketa), arnasbideen eragozpenak nola tratatu, zauriaren arabera nola jokatu; lehen unean erredurak nola artatu, artikulazioko lesioak nola artatu lehen momentuan; zaurituaren itxoite posturak; oinarrizko bendajeak edo loturak; bestelako galderen erantzunak.

Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko 670 41 42 87 telefono zenbakira deitu behar da edota azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide