Julen Alberdi 'Txikia IV.a' Euskal Timber txapelketaren finalera sailkatu da

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 17a

Txikia IV.a, zerrarekin lanean. (Ibon Errazu)

Aizkolari azkoitiarra abenduaren 20an Zarautzen jokatuko den finalera sailkatu da. Larunbatean jokatu zuten kanporaketa Astigarragan, eta bigarren postua eskuratu zuen Txikia IV.ak.

Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra Euskal Timber txapelketaren finala jokatzeko sailkatu da. Joan den zapatuan jokatu zuten txapelketaren kanporaketa Astigarragan (Gipuzkoa), eta bigarren denbora onena lortuta, abenduaren 20an Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko den hitzordura sailkatu da Txikia IV.a. 

Motozerra, aizkora eta zerra uztartzen dituen txapelketa jokatu zuten aizkolariek. Hain justu, 40 zentimetroko enborra motozerrarekin moztea, 30 zentimetroko etzandako enborra aizkorarekin moztea, 40 zentimetroko enborra zerrarekin moztea, eta azkenik, 30 zentimetroko zutikako enborra aizkorarekin moztea izan ziren haien eginkizunak. Iker Vicentek lortu zuen denbora onena, lan guztiak minutu bat eta 55 segundoan amaituta. Txikia IV.ak 38 segundo gehiago behar izan zituen eta Xabier Zalduak azkoitiarrak baino bi segundo gehiago.

Hona hemen sailkapena: 

  1. Iker Vicente (1.55)
  2. Julen Alberdi Txikia IV.a (2.33)
  3. Xabier Zaldua (2.35)
  4. Dani Vicente (2.52)
  5. Mikel Larrañaga (3.02)
  6. Ibai Soroa (3.05)
  7. Eloy Corchero (3.10)
  8. Jokin Urretabizkaia (3.17)
  9. Eneko Saralegi (3.31)
  10. Oier Kañamares (3.37)
  11. Julen Kañamares (3.40)
  12. Manuel Fraile (3.40)
  13. Jesus Mari Lasa (3.55)
  14. Jon Zaldua (3.56)
  15. Mikel Agirre (3.58)
  16. Ioritz Gisasola 4.04)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide