Añubek eta Trini Foxek girotu dute festen atariko lehen asteburua

Ane Olaizola

Añuberen kontzertua, atzo. (Andoni Elduaien)

Plaza goraino beteta zela eskaini zituzten bi taldeek kontzertuak. Sanandresen atariko kontzertuak izan ziren atzokoak, eta datozen bi asteburuetan ere izango da zertaz gozaturik herrian. 

Udalak eta Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatuta, Añube eta Trini Fox taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo gauean Azkoitian. Plaza herritarrez beteta zela eman zuten batak zein besteak saioa, eta zaleek gogotik gozatzeko aukera izan zuten haien musika doinuekin. Sananadresak gertu dituzte azkoitiarrek, eta festa horien atariko kontzertuak izan ziren atzokoak, datozen bi asteburuetan ere izango baita zertaz gozaturik herrian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide