Santa Zezilia egunaren harira, kontzertua eskaini du Azkoitiko Musika Bandak

Ane Olaizola

Astebete aurreratuta egin ditu Azkoitiko Musika Bandak Santa Zezilia eguneko ospakizunak. Kalejira egin dute aurrena, eta ondoren kontzertua eman dute Kontzejupean. 

Astebete aurreratuta ospatu du Azkoitiko Musika Bandak Santa Zezilia eguna. Musikariei gorazarre egiteko asmoz, kalera atera dira gaur, larunbata, bandako musikariak, eta kalejiran aritu dira eguerdira bitartean. 12:15ean, berriz, kontzertua hasi dute Kontzejupean, eta  guztira, zortzi abesti eskaini dituzte. Hainbat autoreren lan ezagunak taularatu dituzte udaletxe azpian.

(Argazkiak: Andoni Elduaien eta Azkoitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide