Azkoitiko Babes Sareak urtebeteko ibilbidean egin duen lana azaltzeko batzar irekia egingo du datorren asteazkenean, hilaren 19an, Elkarguneko Oteiza aretoan. Orain arte osatutako bidea jorratuko dute saioan, eta antolatzaileek azaldu dute edonork izango duela han parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera.
Saioaren amaieran, gainera, Azkoitiko Babes Sarea elkarte moduan eratu edo ez erabakiko dute, eta gaiaren garrantzia kontuan hartuta, ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko deia luzatu du taldeak. 18:30ean hasiko da batzarra,