Barrakei lekua egiteko, etzi goizean itxiko dute ibilgailuentzat Trenbidearen Zumardia

Andoni Elduaien

Trenbidearen Zumardia kalerako sarbidea. (Andoni Elduaien)

Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute etzi, asteazkena, 06:00etatik aurrera. Gune horretara ezingo da ibilgailuarekin sartu, ezta bertan aparkatu ere. San Andres jaiak igarotakoan itzuliko da eremua ohiko egoerara.

Etzi, azaroak 19, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute, San Andres jaiak direla eta barrakei lekua egiteko; ohi bezala, gune horretan kokatuko dute aurten ere barraken eremua.

Asteazkenean, 06:00etatik aurrera, eta sanandresak igaro arte, ezingo da kale hori ibilgailuarekin gurutzatu, ezta han aparkatu ere. San Andres jaietan eremu horretan egongo diren barrakak datozen egunetan hasiko dira muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko duela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide