Plaza Ondok Loiola ingurua ezagutzeko irteera egingo du asteartean

Andoni Elduaien

Pertsona bat pasieran. (Pixabay)

Aizkibel liburutegiaren paretik autobusez egingo dute bidaia Loiolara; 09:45ean abiatuko dira autobusez. Loiola aldeko zenbait baserri igarota, bidegorritik itzuliko dira berriro Azkoitira.

Plaza Ondo Azkoitiko jubilatuen elkarteak herri inguruak ezagutzeko irteera antolatu du datorren astearterako. Asteartean autobusez abiatuko dira Azkoititik; 09:45eko autobusa hartuko dute Aizkibel liburutegiaren alboko geralekuan.

Autobusez Loiolara arteko bidea egingo dute bakarrik; izan ere, oinezko ibilaldia egingo dute Azpeitiko Loiola auzoko zenbait baserritan zehar. Besteak beste, Agarre, Nartzabal eta Oiartzabal baserriak igaroko dituzte, bidegorritik barrena berriro Azkoitira itzultzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide