Etzi eskainiko du Azkoitiko Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua

Andoni Elduaien

Musika bandak aurtengo Kontzejupean eskainitako kontzertu bat. (Andoni Elduaien)

Guztira, zortzi abesti eskainiko dituzte musika bandako musikariek Kontzejupean. 12:15ean hasiko da Santa Zezilia egunari lotutako emanaldia.

Azkoitiko Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua emango du etzi, zapatua, Kontzejupean. 12:15ean hasiko da herriko musika bandaren emanaldia, eta, guztira, zortzi abesti eskainiko ditu. Hainbat autoreren lan ezagunak eskainiko dituzte udaletxe azpian.

Azaroaren 22an ospatu ohi da musikarien egunari lotutako Santa Zezilia eguna, baina, aurten, helduen danborrada egun horretan egingo da Azkoitian. Hori horrela, astebete aurreratu du Azkoitiko Musika Bandak kontzertua. Hona hemen zapatuko kontzertuaren egitaraua: 

  • A Santa Cecilia (Radaelli)
  • Caballería ligera (F. Von Suppe)
  • Pepita Greus (Pascual Perez Chovi)
  • El Caserio-Preludio (Jesus Guridi)
  • Barcelona (F. Mercury & M. Moran)
  • Coco (Eduardo Moreno)
  • Tapia ta Leturia (Lantz Unanue)
  • Mexico (Francis Lopez)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide