On Jenaro Lekuona Ruiz de Gauna apaizaren heriotzaren berri eman du Azkoitiko Udalak gaur eguerdian. Bergararra jaiotzez, 85 urterekin hil da Azkoitiko erretore ohia. 24 urtez izan zen hura Azkoitiko erretorea; 1978. urtetik 2002ra artean, hain zuzen.
2002an Arrasatera lekualdatu zuten Lekuona, harik eta 2007an erretiratu zen arte. 2002an bertan, Azkoitiko Udalak omenaldia egin zion Lekuonari, eta Azkoitiko semetzako izendatu zuten.
Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, osteguna, izango da; Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan emango diote azken agurra, 19:00etan. Azkoitiko Musika Bandaren doinuekin agurtuko dute On Jenaro.