Mattin Iñiguez parapentelariak Alpeetan bizitakoak ezagutzeko aukera izango da ostiralean

Maddi Txintxurreta 2025eko azaroaren 12a

Alex Iñiguez parapentelaria. (Red Bull X-Alps)

Mattin Iñiguez Zegamako parapentelariak Alpeak zeharkatu zituen pasa den ekainean. Red Bull X-Alps proban parte hartu zuen, eta oinez nahiz parapentearekin hegan, 60 kilometroko ibilbidea osatu zuen. Hango bizipenak kontatuko ditu ostiral honetan Elkargunean.

Munduko kirol-proba gogorrenetako batean parte hartu zuen Mattin Iñiguez Zegamako (Gipuzkoa) parapentelariak pasa den ekainean: Alpeetan jokatzen den Red Bull X-Alpseko 35 partaideetako bat izan zen, eta hamaika egun eman zituen garaipena lortzeko lehian. Ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, han bizitako esperientziak jasotzen dituen bideo bat eskainiko du Elkargunean, eta abenturaren ingurukoak hitzaldi baten bidez kontatuko ditu.

Red Bull X-Alps lasterketak parapentea eta alpinismoa batzen ditu, eta oinez nahiz hegan, Austria, Frantzia, Alemania, Italia eta Suitza zeharkatzen dituzte parte hartzaileek. Hamaika egunen ostean, azken fasean kanporatu zuten Iñiguez, 60 kilometro eta 3.000 metroko desnibela zituen ibilbidea osatu ostean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide