Janari bilketa handian parte hartu dutenak eskertu ditu Azkoitiko Elikagai Bankuak

Nerea Uranga

Udazkeneko bilketa handia, asteburuan Azkoitian. (Azkoitiko Elikagaien Bankua)

Joan den asteburuan egin duten janari bilketa handian jende askok parte hartu duela azaldu du Azkoitiko Elikagaien Bankuak, bai elikagaiak ematen, bonuak erosten nahiz boluntario aritu direnak eskertu ditu.

Pasa den ostiralean eta larunbatean Azkoitiko Elikagaien Bankuak udazkeneko bilketa handia egin zuen Azkoitiko hainbat saltokitan. Elikagaien Bankua pozik gelditu da izandako emaitzarekin, eta elikagaiak ematen nahiz bonuak erosten parte hartu dutenak eskertu ditu, baita bilketan boluntario aritu direnak ere. "Azpimarratzekoa baita boluntarioek egin duten lana, launa ordu egon ziren elikagaien bilketako postuetan, jendea falta zelako", esan du Azkoitiko Elikagaien Bankuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide