Elkargunean izango da gaur Hirukideren bulego ibiltaria

Andoni Elduaien

Herritar bat, gaur, bulegoan. (Andoni Elduaien)

Goizez, 14:00etara izango dute bulegoa zabalik Elkarguneko Oteiza aretoan, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara. Kide ugariko familientzat egun dauden abantailen eta onuren berri emango dute bertan. 

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioaren bulego ibiltariak Azkoitian egin du geldialdia gaur, asteartea. Azkoitiko nahiz inguruko udalerrietako kide ugariko familiek dituzten abantailen eta onuren berri emateko xedez, informazioa eskaintzen ari dira haiei federazioko ordezkariak. Elkarguneko Oteiza aretoan jarri dituzte horretarako bi mahai. Goizean, 14:00etara izango dute bulegoa zabalik, eta arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara. 

Besteak beste, gisa horretako familien eskubideak zein diren, laguntzen, hobarien zein baimenen informazioa, kolektibo horri eragiten dieten azken aldaketak eta berrikuntzak zein diren, Hirukidek Azkoitian zer lan egiten duen eta federazio horrek herrian nahiz inguruan eskaintzen dituen abantailak zein diren azaltzen dute Hirukidekoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide