Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta Azkoitiko Udalak deituta, bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren aurrean. Indarkeriaren biktima diren herritar guztien omenez egin dute gaurko bilkura.
Isilunea bukatutakoan, Ana Azkoitia alkateak ohiko lore eskaintza egin du; eskulturaren aurrean loreak utzi ditu hark. Alkateaz gain, EAJko Sonia Vazquez, Marijose Arregi eta Imanol Arrizabalaga nahiz Azkoitia Bai herri plataformako Jose Joakin Etxaniz zinegotziek ere parte hartu dute gaurko kontzentrazioan.