Azaroaren 15ean Euskal Selekzioaren elastikoa jantziko duten 22 jokalarien artean izango da Igor Zubeldia. Gaur, larunbata, jakinarazi du Jagoba Arrasate hautatzaileak egun horretan Palestinaren aurkako lagunartekoan lehiatzeko aukeratu dituen jokalarien zerrenda.
Realaren lehen taldean jokatzen du gaur egun 28 urteko futbolariak, normalean zelaiaren erdian edo defentsan.
Harekin batera, honako jokalari hauek deitu ditu Jagoba Arrasatek azaroaren 15eko partidarako: Aitor Fernandez (Osasuna), Andoni Gorosabel (Athletic), Alvaro Nuñez (Elx), Aritz Elustondo (Reala), Unai Garcia (Panetolikos), Iñigo Lekue (Athletic), Unai Marrero (Reala), Jon Guridi (Alaves) Unai Elgezabal (Levante) Aihen Muñoz (Reala), Jon Gorrotxategi (Reala), Oier Zarraga (Udinese), Ander Gebara (Alaves), Hugo Rincon (Girona), Jon Guridi (Alaves), Mikel Jauregizar (Athletic), Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic), Kike Barja (Osasuna), Nico Serrano (Athletic), Ivan Martin (Girona), Gorka Guruzeta (Athletic) eta Borja Sainz (Porto).